Bart, beste askotan bezala arrantzara joan ginan ni ta beste 2 lagun. Normalean Javi ta neu bakarrikan joaten gera, baino hontakuan Gotzon ere animatu zan.
Gehienetan bezala ez genuen ezer harrapatu baino egia esan ezer ez harrapatzearen kontua nahiko barneratuta degu dagoeneko, ta aldez aurretik zer gertatuko den dakigunez, afari on bat daramagu. Horrela etxera itzultzean euki genezaken gazitasuna, gozatzea lortzen degu.
Dena den esan beharra dago atzokoa pixka lotxagarriya izan zela. Nik behintzat, behin baino ez nun txixarea jarri gau osoan… baino tira, lehen esan bezala, afaltzera jun ginala esan daiteke beraz arazorik ez
Eransten dizuet nere super kamerarekin ateratako argazki polit bat. Pasaia Ilunabarrean.
Decía que ayer fue una noche de peska. Pero como siempre nos volvimos con las manos vacías a casa. Al menos cenamos bien, que en el fondo sabemos que es realmente a lo que vamos y además conseguí alguna bonita foto de la zona de Pasaia con mi super cámara EOS300D.





















